Eskola Kiroleko honako kategoria hauetako gazteentzat dihardu Elkar Kirolak Txirrindularitza Eskola:

  • Haurrak (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.)
  • Benjaminak (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.)
  • Alebinak (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.)
  • Infantilak (DBHko 1. eta 2.)

Txirrindularitza Eskolako helburua da pertsonak heztea, kirol jardueratan parte hartzean, talde kidetasuna, errespetua, disziplina eta osasun ohiturak sustatuz. Hori formazio guztia giro alaitsuan daudela lortuko dute gazteek.

Ekintzak urtarriletik urrira arte dira:

  • Larunbat eta igande goizez: errepide entrenamenduak, gymkanak, MTB, txirrindularitza-eskola topaketak…
  • Astearte eta ostegun, martxotik aurrera: errepide entrenamenduak

Dokumentu honetan Elkar Kirolak Txirrindularitza Eskolari buruz informazio gehiago ikus dezakezue.

Izena emateko asmorik baldin baduzue, igorri egiguzu mezu bat posta elektronikoz: ek.escuelas@gmail.com

Honekin batera, zenbait gomendio haur eta helduentzat, zuen txirrindulari ibilaldiak gozagarriagoak eta seguruagoak izan daitezen.

 

Gainera, Elkar Kirolak  elkarteak zenbait lasterketa eta ekintza berezi antolatzen ditu txirrindularitzaren esparruan:

  • Umeen Bizikleta Festa
  • Kadeteentzako Txuma-ren oroimeneko lasterketa
  • Infantilak kategoriako Bizkaiko errepide lehiaketa

 

 

 

© Elkar Kirolak 2019

HARREMANA - CONTACTO

 

ELKAR KIROLAK  -  elkarkirolak@gmail.com

 

MANAGER - Javier García - 607 40 03 17

 

ESKOLAK - ESCUELAS  -  ek.escuelas@gmail.com